XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

nahiz eta ogibiderik gabe gelditu, etorkizuna presentea izan, urteak ez baleude bezala bizi, dirua ekonomatoan ordaintzeko adina eduki... eta lagunak Madrildik onartzen dizkizutenak izan...

- Tira, gizana...

- Bai, Jon: aberria ala hil! Ni ere euskalduna naiz.

- Gora Euskadi askatuta! Gora gure Sabino gudaria!

Harritu ninduen entzundakoak.

Baina ez dut horretaz hitz egingo.

Badut eskaintzeko zerbait, gertaera xume bat, garrantzirik gabea.

Historiak gordetzen eta kontatzen ez dituen horietakoa.

Euriaren hotsa hurbil entzuten denean irakurri behar den horietakoa. Gauean ahal bada.

Kixkur eta Manu Valdemoroko espetxean daude udazken honetan.

Espetxe ezberdinetan bizi izan dira, eta bi urte elkar ikusi gabe zeudela, Valdemoroko ziega batean sartu dituzte biak.

Herri desberdinetatik iritsi direla dirudi.

Husten hasi dira, pegarrak bailiran. Ahotik husten.

Oroimen bat 500 mililitro esaldi, berri bat 300 mililitro hitz, gertaera bat 250 mililitro hots.

Betetzeko eta husteko eginak baitira pegarrak, adiskideen harremanak bezala.

Kixkurrek bota du istorioa, arratsaldeko bostak aldera.

Kixkur beheko literan eserita dago, eta Manu plastikozko eserlekuan jarrita leihoaren aurrean.

Larunbata da.